Mundutik erandiora: mintza eguna 2024

Euskal Herriko Mintzalagun eta euskaltzale guztiak gonbidatu nahi zaituztegu, ekainaren 5ean Hendaian antolatuko dugun jaira, harreman berriak sortzeko eta Mintzapraktika egitasmoa ezagutzeko aukera bikaina delako. Probatu ez duenak ez daki zer den hau!

Mintza Egunean gurekin izango ditugu Mintzanet edo Jalgi hadi mundurako sareen bidez mintzapraktika egiteko elkartzen diren kideak ere, Munduko Mintzalagunen Topaketan.

Berrikuntza horretaz gain, aurtengo Mintza Egunak badu beste gehigarri bat ere. Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskal Gorrak federazioak pilotaje bat jarri dute martxan pertsona gor eta entzumen urritasuna duten pertsonek euskara praktikatu dezaten eta Mintza Egunean zeinu hizkuntzako interpreteak izango dira.

Topagunearen Mintzapraktika ekimena, Hendaiako Mintzaian euskara elkartearen eskutik jarri da martxan lehenengoz Iparralden. Beraz gauza asko ditugu ospatzeko.

Hau da egun osorako prestatu dugun egitaraua:

12:00 Ongi etorri ekitaldia, txisturaliekin eta Gaztelu Zahar abesbatzarekin.

12:30 Aperitifa 

13:00 Hendaia ezagutzeko bisita gidatuak. 2 bisita gidatu egiteko aukera izango dute bertaratuek, bat tren txikian egingo dugu eta bestea Andoni Etxarrirekin

14:25 Bertsolariak

14:30 Bazkaria 

16:00 Haurren txokoa Hainbat adin tartetako haurrek esperimentazio eta sormenerako aukera izango dute bazkal ondoren.

16:15 Esker emate ekitaldia eta munduko Mintzalagunekin  topaketa. Urtero bezala, Mintzalagun talde batzuk omenduko ditugu Horrez gain, munduko hainbat txokotatik jaira batuko diren euskaldunekin bat egingo dugu bazkal ondoren.

16:30 MintzaPoza jolasa. 

17:00 Erromeria Imuntzo eta Belokirekin

ZATOZTE!!! Bazkarirako edo/eta autobuserako txartela erosteko hemen Maiatzaren 30era arte eskuragarri.

HELDUEN PREZIOAK:
– Bazkaria, hamaiketakoa eta bisita gidatuak   20€
– Bazkaria, hamaiketako bisita gidatuak eta  autobusa  35
– Autobusa bakarrik  20€

HAURREN PREZIOAK:
– Bazkaria, hamaiketakoa, bisita gidatuak eta haurren txokoa 12€
– Bazkaria, hamaiketako, bisita gidatuak, haurren txokoa eta autobusa  20
– Autobusa  10

 

Erlazionatutako albisteak:

MUNDUTIK ERANDIORA: MINTZA EGUNA 2024

Hurrengo apirilaren 28an Erandion ospatuko den Mintza Eguna derrigorrezko zita izango da Euskal Herriko zein diasporako mintzalagun, berbalagun, solaskide, mintzakide zein solaslagunentzako. Beste bidelari eta bidelagun batzuekin elkartu eta euskara…
Euskaraz Bizi Hendaian,kontsumitu euskaraz, euskarak 365 egun, euskara plazara

KEH! Eta irabazi 100€

Kontsumitu Euskaraz Hendaian! Eta irabazi 100€. Nola? Oso erraza da, azaroaren 1etik 30era, behean dauden negozioetan euskaraz kontsumitzen duzun bakoitzean, abenduaren 3an egingo den zozketarako txarteltxo bat eskuratuko duzu. Eta…
Mintzapoza, mintzalaguna, euskaraz, hendaia, mintzaian

Albistea – 2023-2024 Mintzalaguna bueltan da

Hasi dugu ikasaturte berria eta nola ez, hemen dugu berriz Mintzalaguna. Mila motibo parte hartzeko baina nagusiena euskaraz aritzea. Izen-ematea martxan dugu jada, 22an Enbata Gaztetxean egingo den triki-pintxopotean edo…