Mundutik erandiora: mintza eguna 2024

2022 Urtea amaitzen zaigu, euskararentzat urte aberatsa izan da, ekitaldiz eta berri pozgarriz betea. Korrika, Euskaraldia, Bertso txapelketa nagusia, Frantziako Kultura ministerioak bertsolaritza ondare inmaterialaren katalogoan sartzea, Irulegiko eskuaren aurkikuntza nafarroan (hizkuntza baskonikozko idazkunik zaharrena, K.a. I. mendekoa: ‘sorioneku’). Topaguneak eta Euskalgintzaren kontseiluak 25 urte bete dituzte. Hendaiarrentzat ere hainbat ospakizun motibo izan ditugu, Euskal Herriko Mintzalagunen festa nagusian gure herrian ospatu da, Amets Arzallus Antia Bertso txapelketako 2. postua irabazi du, Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusia izendatu dute…

Baina ez ditugu ahaztu behar, urtero egiten diren euskararen aldeko festak, aldarrikapenak eta ekintzak ere izan ditugula 2022 honetan.

Hemen dugun 2023 urteari ez diogu ezer eskatuko, guk geuk ekin eta hartuko dugu, ez gara inoren zain egongo, hitzez ekiteko garai dugu eta fruituak bilduko ditugu.

Txingurri lana egiten segituko dugu eta euskara txoko guztietara eramaten jarraituko dugu, hitza da gure indarra. Segi dezagun ba egunero gure txokotik euskaraz bizitzeko urratsak ematen, askok irabazten dugun hondar ale bakoitza pilatuz, hondartza eder bat egingo dugu eta.

Mintzaian elkarteak 2023 urte euskaldun eta zoriontsua opa dizue guztioi.

Mintzaian 2023 urte berri on

Erlazionatutako albisteak:

MUNDUTIK ERANDIORA: MINTZA EGUNA 2024

Hurrengo apirilaren 28an Erandion ospatuko den Mintza Eguna derrigorrezko zita izango da Euskal Herriko zein diasporako mintzalagun, berbalagun, solaskide, mintzakide zein solaslagunentzako. Beste bidelari eta bidelagun batzuekin elkartu eta euskara…
Euskaraz Bizi Hendaian,kontsumitu euskaraz, euskarak 365 egun, euskara plazara

KEH! Eta irabazi 100€

Kontsumitu Euskaraz Hendaian! Eta irabazi 100€. Nola? Oso erraza da, azaroaren 1etik 30era, behean dauden negozioetan euskaraz kontsumitzen duzun bakoitzean, abenduaren 3an egingo den zozketarako txarteltxo bat eskuratuko duzu. Eta…
Mintzapoza, mintzalaguna, euskaraz, hendaia, mintzaian

Albistea – 2023-2024 Mintzalaguna bueltan da

Hasi dugu ikasaturte berria eta nola ez, hemen dugu berriz Mintzalaguna. Mila motibo parte hartzeko baina nagusiena euskaraz aritzea. Izen-ematea martxan dugu jada, 22an Enbata Gaztetxean egingo den triki-pintxopotean edo…