Mundutik erandiora: mintza eguna 2024

Hasi dugu ikasaturte berria eta nola ez, hemen dugu berriz Mintzalaguna.

Mila motibo parte hartzeko baina nagusiena euskaraz aritzea.

Izen-ematea martxan dugu jada, 22an Enbata Gaztetxean egingo den triki-pintxopotean edo mintzaian@mintzaian.eus helbidean..

Hurbildu irailak 22an 18:30etatik aurrera eta ezagutu gaitzazu.

Astean behin, talde txikian, hitz egin, elkarrekin, euskaraz beti.

Mintzalagunekin noiznahi, nonahi mintzapoza praktikatzeko izen emate epea zabalik

● Mintzapraktika egiteko nahi beste plan aukeran.
● Aisialdi esperientzia aberasgarriak partekatzen ditugu.
● Mintzalagunek elkarrekin euskara bizi eta erabiltzen dugu.
● Euskal Herrian 7.700 lagun elkartzen gara mintzapraktika saioetan, zatoz zu ere familia honen parte izatera.

Mintzapoza, mintzalaguna, euskaraz, hendaia, mintzaian

Erlazionatutako albisteak:

MUNDUTIK ERANDIORA: MINTZA EGUNA 2024

Hurrengo apirilaren 28an Erandion ospatuko den Mintza Eguna derrigorrezko zita izango da Euskal Herriko zein diasporako mintzalagun, berbalagun, solaskide, mintzakide zein solaslagunentzako. Beste bidelari eta bidelagun batzuekin elkartu eta euskara…
Euskaraz Bizi Hendaian,kontsumitu euskaraz, euskarak 365 egun, euskara plazara

KEH! Eta irabazi 100€

Kontsumitu Euskaraz Hendaian! Eta irabazi 100€. Nola? Oso erraza da, azaroaren 1etik 30era, behean dauden negozioetan euskaraz kontsumitzen duzun bakoitzean, abenduaren 3an egingo den zozketarako txarteltxo bat eskuratuko duzu. Eta…
Mintzaian 2023 urte berri on

2023 urte berri on!

2022 Urtea amaitzen zaigu, euskararentzat urte aberatsa izan da, ekitaldiz eta berri pozgarriz betea. Korrika, Euskaraldia, Bertso txapelketa nagusia, Frantziako Kultura ministerioak bertsolaritza ondare inmaterialaren katalogoan sartzea, Irulegiko eskuaren aurkikuntza…