Agenda

Txingudi bailaran euskaraz antolatzen diren ekitaldien zerrenda aurkituko duzu hemen.
Hautatu zure gustukoa eta parte hartu.

No event found!

Harpidetu zaitez agendara!

Izena eman gure buletinean, datozen ekitaldien berri izateko zure posta elektronikoan!

Ekimen iraunkorrak:

mintzalagunak

Hendaiako Mintzalagunak programaren bidez euskararen erabilera bultzatu eta sustatu nahi dugu gure eskualdean. Euskaraz eroso mintzatzen direnak eta euskara praktikatuko nahi dutenak harremanetan ezartzen ditugu, mintza eta praktika parada berriak sortzeko: mintzataldeak. Euskararen agenda ere aberasten dugu, ateraldiak, mintzodromoak edota tailerrak antolatuz.

Ez da beharrezkoa ikasle (edo ikasle ohia) izatea: ekimen hau edozein herritarrentzat da irekia. Eta gainera urririk!

Mintzaian elkarteak AEK-ko Praktikatu zerbitzuarekin batera gauzatzen du programa hau. Elkarlanean aritzen gara eskualdeko elkarte edo norbanakoekin, jadaneko plantan diren praktika guneak kontuan hartuz eta berriak sortuz.
Euskaraz aritu nahi baldin baduzu, hau da zure xokoa.

Euskaraldia

Bi urtetik behin, Euskal Herri mailan egiten den ekimenean parte hartzen dugu Hendaian: Ahobizi eta Belarriprest ugari gara euskara gehiago erabiltzeko gogotsu.

Euskararen urtaroa

Euskal Hirigune Elkargoak bi urtetik behin azaroan antolatzen duen Euskararen urtaroa ekimenaren baitan jarduerak antolatzen ditugu, bat eginez Ipar Euskal Herrian iragaten diren ehun bat hitzorduekin, betiere euskararen erabilera sustatzeko asmoarekin.

Beste ekimen batzuk

Zure harpidetza eten egin da.

Bueltatu nahi duzunean!