Mundutik erandiora: mintza eguna 2024

Urriaren 23an Iruñean MintzaPoza zabalduz aritu ginen Hendaia, Hondarribia, Irun, Bortziriak, Malerreka eta Iruñeko mintzalagunak. Elkarrekin egun pasa ederra egin genuen,  ikasturte berria behar den moduan hasteko, lehen ekintza osagarria burutuz.

Egunak askorako eman zuen: hiriburuan zehar bisita gidatua, bertan Iruñean euskararen historiaren inguruko bitxekeria ainitz ezagutu genituen, poteoa alde zaharrean, bazkari oparoa, Kondestableko margo erakusketara bisita zinez berezia eta, nola ez, MintzaPoza tonbola!

Eguna nola joan zen, argazki eta guzti, ezagutzeko, Solaslagunen blogean ipinitako kronika Hemen ikusi dezakezue. 

Erlazionatutako albisteak:

MUNDUTIK ERANDIORA: MINTZA EGUNA 2024

Hurrengo apirilaren 28an Erandion ospatuko den Mintza Eguna derrigorrezko zita izango da Euskal Herriko zein diasporako mintzalagun, berbalagun, solaskide, mintzakide zein solaslagunentzako. Beste bidelari eta bidelagun batzuekin elkartu eta euskara…
Euskaraz Bizi Hendaian,kontsumitu euskaraz, euskarak 365 egun, euskara plazara

KEH! Eta irabazi 100€

Kontsumitu Euskaraz Hendaian! Eta irabazi 100€. Nola? Oso erraza da, azaroaren 1etik 30era, behean dauden negozioetan euskaraz kontsumitzen duzun bakoitzean, abenduaren 3an egingo den zozketarako txarteltxo bat eskuratuko duzu. Eta…
Mintzapoza, mintzalaguna, euskaraz, hendaia, mintzaian

Albistea – 2023-2024 Mintzalaguna bueltan da

Hasi dugu ikasaturte berria eta nola ez, hemen dugu berriz Mintzalaguna. Mila motibo parte hartzeko baina nagusiena euskaraz aritzea. Izen-ematea martxan dugu jada, 22an Enbata Gaztetxean egingo den triki-pintxopotean edo…