Akelarre

1974ko azaroan sortua, Akelarre kultur elkarteak Hendaiako euskal kultura garatzea du helburu, jarduera guztietan euskara erabili eta defendatuz. Elkarteko bi ardatz nagusiak euskal dantza irakatsi eta praktikatzea, eta aktibitate kulturalak dira.

Gaur egun, 80 – 100 bazkide inguru ditu taldeak. 6 urtetik aurrera has daiteke ikasten, baina heldu hasiberrien taldeak ere baditugu.

Dantzariez gain, jostun eta musikari talde bana ditugu. Urtean zehar, ihauterietan parte hartzen dugu, eguberritan, herriko bestetan, Txotxongilo jaialdia antolatzen dugu, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia, literatur saioak edota irakurraldi publikoa ere.

 

 

Instagram

Webgunea: akelarre.eus