Berriak:

MUNDUTIK ERANDIORA: MINTZA EGUNA 2024

Hurrengo apirilaren 28an Erandion ospatuko den Mintza Eguna derrigorrezko zita izango da Euskal Herriko zein diasporako mintzalagun, berbalagun, solaskide, mintzakide zein solaslagunentzako. Beste bidelari eta bidelagun batzuekin elkartu eta euskara…
Euskaraz Bizi Hendaian,kontsumitu euskaraz, euskarak 365 egun, euskara plazara

KEH! Eta irabazi 100€

Kontsumitu Euskaraz Hendaian! Eta irabazi 100€. Nola? Oso erraza da, azaroaren 1etik 30era, behean dauden negozioetan euskaraz kontsumitzen duzun bakoitzean, abenduaren 3an egingo den zozketarako txarteltxo bat eskuratuko duzu. Eta…
Mintzapoza, mintzalaguna, euskaraz, hendaia, mintzaian

Albistea – 2023-2024 Mintzalaguna bueltan da

Hasi dugu ikasaturte berria eta nola ez, hemen dugu berriz Mintzalaguna. Mila motibo parte hartzeko baina nagusiena euskaraz aritzea. Izen-ematea martxan dugu jada, 22an Enbata Gaztetxean egingo den triki-pintxopotean edo…
Mintzaian 2023 urte berri on

2023 urte berri on!

2022 Urtea amaitzen zaigu, euskararentzat urte aberatsa izan da, ekitaldiz eta berri pozgarriz betea. Korrika, Euskaraldia, Bertso txapelketa nagusia, Frantziako Kultura ministerioak bertsolaritza ondare inmaterialaren katalogoan sartzea, Irulegiko eskuaren aurkikuntza…
Euskara 365 egun, Mintzaian

Agur Euskaraldia eta orain zer?

Azaroaren 18an hasi zen Euskaraldia, Hendaian 30 Arigune, 370 Ahobizi eta 133 Belarriprest izan gara eta gaur abenduaren 2an txapa kentzeko eguna iritsi da. 15 egun hauetan, ekitaldietatik haratago, hitzez…
Euskraldia Hendaia, Euskaraldia 2022, Ahobizi, Belarriprest, arigunea

EUSKARALDIA 2022 – Hendaiako egitaraua osorik

Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. 2002ko  azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da eta Hendaian…
Topagunea,Mintzaian,Euskalgintza,25. urteurrena,Euskara

Asko eginda! Gehiago egiteko…

Euskaltzaleen Topagunea​k 25. urteurreneko ekitaldia egin zuen atzo (urriaren 7an)Donostian, ‘Asko eginda, gehiago egiteko’ lelopean. Txantrea, Arrasate, Gasteiz, Bilboko euskara elkarteak eta Mintzaianek aurrera begira ditugun erronken berri eman genuen.…

Zurekin euskaraz hitz egin nahi dugu!

Ikasturte berria martxan jartzen dugu, Mintzapratika egitasmoan izen emateko epea ireki da. Mintzalagun sarea gero eta handiagoa da. Euskal Herri osoan aurkitu daitezke taldeak. Hendaian ere baditugu zure zain dauden…

2022 EUSKARALDIA Argazki lehiaketa

2022 EUSKARALDIA argazki lehiaketa (aurkitu ariguneak): ANTOLATZAILEA: Mintzaian elkartea. MODUA: Argazki kamera digitalarekin edo mugikorrarekin, JPG formatuan izango da. PARTE HARTZAILEAK: Euskara eta argazkigintza maite duen 16 urtetik gorako edonor.…

Mintza Eguna Hendaian, ekainaren 5eko egitaraua

Euskal Herriko Mintzalagun eta euskaltzale guztiak gonbidatu nahi zaituztegu, ekainaren 5ean Hendaian antolatuko dugun jaira, harreman berriak sortzeko eta Mintzapraktika egitasmoa ezagutzeko aukera bikaina delako. Probatu ez duenak ez daki…

Euskalgintza eta Euskal Herria

Atzoko egunez (2022ko maiatzak 7) Topaguneako Biltzar Nagusia izan dugu, 25 urteko ibilbidean, lehenengoz, muga administratiboaz bestalde, Hendaian, gure herrian hartu ditugu Euskal Herri osoko euskara elkarteak. Bidean zegoen arazo…