2015. urtetik daramagu Hendaia euskalduna eta euskaltzalea egiten
Euskararen Plan Estrategikoa burutu genuen Hendaian, herritarren parte hartzearekin eta Herriko Etxeak bultzatuta. Horren baitan sortu zen Hendaiako euskara taldea, gerora Mintzaian elkarte gisa antolatu duguna. Gaur egun Taupa mugimeduko kide da Mintzaian (lehen Euskaltzaleen Topagunea), Euskal Herri osoko ehunka elkarte eta talde euskaltzalerekin batera.

Gure helburuak
01
Euskararen erabilera Hendaian bultzatu.
Hasieratik hau izan da gure helburu nagusia.
02
Euskaraz aritzeko aukerak biderkatu
Ez da gure hizkuntza defendatzeko modu hoberik.
03
Hendaia euskaldunagoa lortu
Bertan euskaraz bizi ahal izateko eta horretan hainbat urrats egin ditugu.
Gure marka / Gure ikurra

Enbor ebakiak momentu batean gertatu zen euskararen etena adierazten du, herriaren ekinez lortutako euskararen loratzea irudikatzen dute kimu berriek, eta azkenik borobilak arnasguneen indarra azpimarratzen du.
Sustraiek herriarekiko lotura islatzen dute.
Trazu borobilduen bidez hurbiltasuna eta komunitate sentimendua adierazten ditugu.
Euskaltzaletasuna erakusten du zuhaitzak, gure sustraietatik adar berriak sortzen dituenak.
Zuhaitzeko adarrek euskaldunen aniztasuna adierazten dute, enbor komun batetik sortzen direnak, komunitate baten parte.